Gure proiektuaren helburua, Flickr-era konektatzea eta ordenagailuko argazkiak era eraginkor eta eroso batean igotzea da.
Proiektua erabiltzeko hurrengo liburutegiak beharrezkoak dira:
Eclipsen inportatu ondoren, liburutegia gehitu eta Maven upgrade egin beharko duzu.
Flickr-eko kontua beharrezkoa da gure proiektua erabiltzeko, flickr-eko konturik ez baduzu, sortu.
Aplikazioa irekitzerakoan Flickr-eko api eta secret-ak sartzea beharrezkoa da, horretarako, zure kontuan sartu, "compartiendo y extendiendo" menuan sakatu eta "1 clave API" estekan sakatzerakoan:
- Clave, adibidea c9d8c54b90c8f05fd976253baa5d0c60
- Secreto, adibidea f88477726da57e3f
Aplikazioa erabiltzeko exekutatu behar den klasea LoginInterface.java klasea da, handik erabiltzailea konektatu dadin. Erabiltzaileak jada saioa ireki badu, ez da beharrezkoa berriro Api Key eta Secret jartzea. Baina, lehenengo aldia bada edo saioa itxi badu beste erabiltzaile bat sartzeko, beharrezkoa da bi horiek betetzea, horren ostean, ondo sartuz gero, nabigatzailea irekiko da mezu batekin baimenak emateko eta mezua baieztatu ostean, nabigatzailean agertzen den kodea kontsolan itsatsi beharko du erabiltzaileak. Hau guztia egin ostean, aplikazioa martxan egongo da erabiltzaileak Flickr-eko argazkiak igo ala bilatzeko.